lunes, 2 de abril de 2012

SAREAN SARIAK HARRAPATZEN

 Argazkia egitera mintegira joan nintzaienean ere lanean harrapatu nituen Matematika Mintegiko kideak.  Hainbat proiektu  dituzte boltsan, buruan, eskuetan gure matematikariek. Nekaezinak dira. Bagenekien teknologia kontuetan paregabeak direla, hainbat sari irabazi baitituzte, esaterako, orain dela urte batzuk  NOTEBOOK (SMART) programaren bitarteko proiektuak aurkezteagatik aspaldi ikastetxean jarrita dugun arbel digitala  lortu zuten. Aurten ere otsaila aldera eman zaie saria, beste ikastetxe batzuekin egindako proiektu batean informatikako iazko ikasleekin nortasun digitala lantzeagatik. Tartean beti gure Juan Carlos Guerra, halako saltsa guztietan erabat buru-belarri dabilena; Alazne Zarate eta Manoli Virto ere ez dira, ez, atzean geratuko teknologia kontuetako gaitasunetan, zer berri agertu, haiek martxan jartzen baitute. Horrela zabaldu dituzte matematikari buruzko hainbat blog, wiki, plataforma, etab. Zorionak denei, ikastetxearen ospea eta izena munduan zehar barreiatzeagatik. Zorionak egiten duten ikaragarrizko lanagatik, gutariko askok jakin ezbadakigu ere zertan dabiltzan.


Hemen utziko dizkizuet dituzten blogetako batzuen estekak. Ez dakit dakizuen baina Juan Carlosen blogak iaz hezkuntzari lotutako beste sari potolo bat eskuratu zuen. Hori mutila hori! Ay! "Etxerako modukoa" nire amak esango lukeen legez:
-Arrigorriaga ikt
-El blog de juancarikt
-Además de números
-zenbakiak
-Pi eguna
-El blog de Manuela
-Matematikaz


2 comentarios: