martes, 2 de octubre de 2012

PLASTIKAKO IKASTURTEKO LEHEN IRTEERA


Oker ez banago, aurtengo lehenengo irteera izan da plastikakoa. Guggenheim Museora etorri gara  ikasle batzuekin, marrazketa ikasten duten 4DBHko ikasleekin, hain zuzen.
Beste urte batzuetan otsaila aldean bisitatzen dugu Guggenheim-a, baina David Hockney artista amerikarraren erakusketa egun hauetan zela ikusita, aurreratu egin dugu irteera. Oso azkar lan egiten duen margolaria da, artelan pilo bat ditu, batzuk ikaragarri handiak, denak koloretsuak. Azken garaian, pintzelen ordez, IPad-arekin lan egiten du. Bideo batzuetan ikus daiteke zelan egiten dituen bere margolanak.

Egun euritsua tokatu zaigu, baina suertea izan dugu, eta ez gara gehiegi busti. Sartu aurretik argazki bat egin dugu Puppy famatuaren ondoan, eta Museoaren barruan besteren bat ere.

Bihar, asteazkena, beste talde bat joango da.  Ondo pasa zuek ere!

Tere Uribe-Etxebarria






1 comentario: