lunes, 25 de febrero de 2013

URDAIBAIRA IRTEERA


Ikasle eta irakasle talde bat lanean ibiltzen da urtean zehar institutuan euskararen erabilera bultzatzeko eta indartzeko. Jo eta ke, Euskararen Eguna, Santo Tomas, bertso saioak, dantza saioak, herri kirolak, txartel, piropo, pegatina lehiaketak,... eta hainbat eta hainbat kontu gehiagotan. Lan eta lan, edozertarako prest beti. 

 Euren prestutasunagatik eskerrak eman nahi genizkien denei, eta horretarako egun berezi bat antolatu diegu. Klaseak ahaztu, eta hara, Urdaibaiko itsasadarra ezagutzera joan gara Edorta Jimenez idazlearen eskutik. Goizetik atera gara institututik Edorta Jimenez idazlearekin elkartzeko Mundakako portuan. Gernikako itsasadarretik buelta ederra eman dugu txalupan, bertako fauna, landaredia, historia, kondairak, hizkera,...literatura eta filosofiari buruz ere hitz egin dugu. 
Lau orduz ibili gara, presarik gabe, batera eta bestera, ibaian gora eta behera, bertako txokoak ezagutzen. Eguraldiak ere lagundu digu, eguzkia atera da eta egun zoragarria izan da: argitsua eta epela. Belarriak eta zentzumenak gozatuz iritsi gara Laidara, gure bidaiaren amaierara.




No hay comentarios:

Publicar un comentario