miércoles, 15 de mayo de 2013

IKER MENDAZA, AKTORE LANETAN GUSTURA


-Noiz hasi zinen antzerkia egiten? 
Ba... egia esanda ez dut data zehatza gogoratzen, baina gutxi gorabehera lauzpabost urterekin hasiko nintzela uste dut.
-Nola sortu zitzaizun antzerkia egiteko griña? 
Ez zen nire borondatezko ekintza izan, nire amari esker hasi nintzen antzerki eskolan, hark bultzatu ninduen ekintza berri hori probatzera; nire amarengatik izan ez balitz, ez nintzatekeen horretan sartuta egongo.
-Non antzezten duzu? 
Klaseak Bilboko “Ánima” eskolan izaten ditut, eta antzezpenak eta aurkezpenak eskaintzen dizkidaten leku guztietan.
-Zein izan da zuk egin duzun antzerkirik gustukoena?Non? Noiz?
Buf... “Las flechas perdidas de cupido” uste dut dela nire  antzezlanik gustokoena. Ugaoko jaietan izan zen aurkezpena, 2011n, baina lehendik bageneukan Portugaleten estreinatuta.
-Egin zenuen lehen antzerkian urduri zeunden? Zein izan zen?
Ez naiz gogoratzen, ziurrenik bai. Normala da lehenengoan urduri egotea, eta are gehiago 5 urte izanda.
-Publikoaren aurrean kikildu egiten zara? Beldurra sentitzen duzu?
Ez, egia da hainbeste jende ikusita beldurtu egiten zarela, baina nik gogoratzen dudanagatik, ez naiz inoiz kikildu antzezlan baten erdian.
-Zer gustatuko litzaizuke egitea, filme laburra egitea ala pelikuletako aktorea izatea? Zergatik? Aukeratzekotan, nahiago dut pelikuletako aktorea izan, baina hori ez dago nire esku, ez da erreza horretara ailegatzea. Hainbat filme laburrak egin ditut, baina hortik zinemara iristea...
-Pelikulak zuzentzea gustatuko litzaizuke? Zergatik?
Ez litzaidake arduratuko, beti nahiago izan dut antzeztea, baina ondo legoke pelikula bat zuzentzea, esperientzia polita izango litzatekeela uste dut.
-Zein da zure aktorerik gustukoena?, zuzendaririk gustukoena? Pelikularik gustukoena? Zergatik? 
Beti izan dut Jim Carrey aktorea oso gustuko, nahiz eta Johnny Depp eta Ben Stiller ere gustuko ditudan. Zuzendaririk onena nire iritziz Peter Jackson eta Tim Burton izan ditut, betidanik. Nire pelikularik gustukoena... Egia esan,ez dut, baina komeriak eta zientzia fikzioaren zale amorratua naiz.
-Zer beste zaletasun duzu? 
Irakurtzea asko gustatzen zait, Hala ere antzezteaz aparte nire zaletasunik garrantzitsuena trikitixa jotzea da, duela 4 urte hasi nintzen, eta hor jarraitzen dut jo ta ke.
-Zer egiten duzu denbora librean? 
Trikitixa entsaiatzen dut, eta musika entzutea gustatzen zait. Telebista gutxi ikusten dut. Lagunekin irtetea ere oso gustuko dut.
-Nola ikusten duzu gaur eguneko gizartea? 
Izorraturik. Goian dauden asko geure etorkizuna suntsitzen ari dira, egiten ari diren horren larriari erreparatu gabe. Nire ustez, alda gaitezke geure aldetik gehiago jarriz gero.
-Nola ikusten duzu oraingo gazteria?
Ez dakit horri buruz zer iritzi eman, Ni ere talde horren barnean nago eta. Nire ustez, ondo goaz momentuz, baina... momentuz.
-Zein izan da irakurri duzun azken liburua? Zertaz doa? 
El Hobbit” liburua irakurri dut azkenaldian, eta asko gustatu zait. Orain ”Gose jokoak” irakurtzen ari naiz, eta momentuz hori ere... primeran!. Amaitutakoan, “El señor de los anillos irakurtzeko asmoa dut”. 

Jon Ander Abasolo eta Arrizen Lekue  (Prentsa tailerra)






1 comentario:

  1. Ez nekien gure ikaslea aktorea zenik. Oso elkarrizketa interesgarria! ;)

    ResponderEliminar