lunes, 25 de marzo de 2013

2DBHko ikasleak Iparralden


Aurreko asteetan lehenengo txandako 2.C, 2D eta 2Eko ikasleak eta 4 irakasle ( Bea, Javi, Edorta eta Mº Carmen ) Iparraldera joan ziren egun pare bat pasatzera. Hurrengo astean, 2A, 2Bko ikasleak joan ziren Patxo, Itziar eta Jon irakasleen laguntzaz.
Beste gauza batzuen artean zera ikusi zuten:
Sarako haitzuloak eta barruko saguzar batzuk; Sara herria bere hilerri eta elizarekin; Baionako katedrala eta klaustroa; Ziburu herria (Maurice Ravelen etxea hor baitago), eta Donibane Lohitzune bere elizarekin ere bai. Eliza horretan Frantziako erregerik ospetsuenetako bat ezkondu zen, Eguzki Erregea hain zuzen ere.
Gauza kultural horietatik aparte, janaria ez zen txarra izan eta primeran  pasatu genuen. hemen utziko ditugu biadaia ahaztezin horren argazkiak bideo bihurturik.

martes, 19 de marzo de 2013

"EL HOBBIT" filma

"El hobbit" duela gutxi zineman emandako film bat da, Peter Jacksonek zuzenduta eta Martin Freeman Bilboren paperean.J.R.R. Tolkienen liburuan oinarritutako pelikula dugu, garai bateko mitologia nordikoaz baliatzen dena aparteko mundu imaginarioa sortzeko.
Gandalf (Ian Mc kinley) Bilboren etxera joango da abentura bat eskaintzera, eta honek, beste 12 iratxorekin onartu eta Mordor ondoan dagoen mendi bakartira joango dira iratxoen lurraldea eta hiria berreskuratzeko dragoi baten atzaparretatik. Bidetik estropezuak eta arazo ugari izango dituzte: Orkoak, trasgoak, trollak… eta Gollum (Andy Serkis) izeneko izaki batekin egingo dute topo, eta hor sartzen da eszenan pelikulako altxorrik preziatuena, eraztuna. Lortuko al dute lurraldea berreskuratzea? IKUSI EZAZU PELIKULA!!!

Hona hemen youtuben askoren artetik aukeratu dugun trailerra, goza dezazun, eta zinemak ematen duen abantailaz profitatu eta momentu paregabeak izan ditzazuen!

 
Iker Mendaza, Prentsa tailerra

ASIER IZAGIRRERI ELKARRIZKETA


Asier Izaguirre Arrigorriagako institutuko  2.mailan dagoen Ugaoko ikasle bat da.  Prentsa tailerrekoek elkarrizketa egiteko aukeratu dugu, urte batzuk daramatzalako  Athletic-en jolasten.
-Zenbat urterekin hartu zintuzten Athletic-ekin jolasteko?
Gutxi gorabehera 10 urterekin izan zen; ez nekien hain gazte hartuko nindutenik.
-Nolakoa da orain bizi duzun esperientzia hori?
Oso ona, oso ondo pasatzen dut. Baina, ondo aprobetxatu behar dut denbora, ezin  dudalako jakin noiz botako nauten.
-Espero ahal zenuen zuri deitzea?
Egia esanda, ez nuen espero; ezta hainbeste denbora egongo nintzenik athleticen ere. Hala ere,  polita da esperientzia, benetan.
-Norekin zeunden esan zizutenean?
Ni kalean nengoen lagunekin. Afaltzeko etxera ailegatu nintzenean, nire gurasoek esandakoan ezin nuen sinestu.
-Zelan ikusten duzu orain Athletic?
Joan den urtean, oso ondo ibili zen; gainera, oso pozik geunden UEFAko kanporaketetara heldu zirelako, nahiz eta pena izan zen azkenean galtzea. Aurten, ez dabiltza oso ondo. Nik, ordea, uste dut hobeto egingo dutela hemendik aurrera.
-Gustatuko litzaizuke Athletic-ekin profesionaleraino ailegatzea?
Nori ez!!! Gainera, Athleticek historia luzea dauka talde moduan eta harro egoteko modukoa izango litzateke Athleticen koloreekin jokatzea.
-Zein da gehien miresten duzun futbol jokalaria?
Asko gustatzen zait Iker Muniain, Athleticek hainbat jokalari on-onak dituela uste dudan arren.
-Zelan iruditzen zaizu Athletic hemengo jokalariekin jolastea?
Benetan originala da, eta asko arriesgatu behar da hemengo jokalariekin taldea egiteko.Oso talde gutxik egiten dute horrelakorik.  Niri oso ondo iruditzen zait hemengo jokalariekin jolastea.
-Instituko ikaslea izanik, zer moduz ikasketak?
 Ondo baten; izan ere, nire ustez, ikasten saiatzen bazara  nota onak atera ditzakezu.
- Futbolak denbora gehiegi kentzen dizu?
Denbora behar da ikasteko, egia da, denbora kentzen duela futbolak, batez ere kontuan hartuta, ni Ugaokoa izanik, Lezamaraino joan behar dudala.  Azkenean, ondo konpontzen naiz bata eta bestearekin.
-Futbolarekin eta ikasketekin lagunekin egoteko eta beste gauza batzuk egiteko astirik baduzu?
Bai,lagunekin asteburuetan egoteko badaukat astirik. Astegunetan entrenamendura joan edo etxerako lanak egin beharra daukat. Batzuetan,ordea, lagunekin ateratzeko astia ere izaten dut.
-Zer beste zaletasun duzu?
Asko gustatzen zait musika, batez ere Euskal Herriko taldeek egiten dutena.   Batzuetan saskibaloian jolastea ere atsegin dut.
Eskerrik asko Asier. Ea aurrerantzean gure bihotzeko futbol taldean gora egiteko aukera duzun eta kirolari bikaina bihurtzen zaren!! Zorte on!!!

lunes, 11 de marzo de 2013

"KORRIKA" badatorkigu

                                 GAUEKO ORDU TXIKIETAN ZAIN

ESPERANTZA ETA ILUSIOA HELDUTAKOAN

LEKUKOA GURE ESKUETAN...AY! HAU ESTRESSA!!!!


GEROKOAK ...GERO!
ESKERRIK ASKO PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!!!!!

IZAN LAGUNTZAILE!!!

AEK-k 1980an lehenengo Korrika antolatu zuenetik, 17 korrika eta 32 urte igaro badira ere, Korrikak euskararen alde antolatzen den ekitaldi jendetsu eta garrantzitsuenetako hau aurrera eramateko eta euskararen herria zeharkatu ahal izateko laguntza behar du, inoiz baino gehiago. Tamaina honetako kanpaina batek, herriaren eta herritar bakoitzaren laguntza ekonomikoa (bestelakoak ere, zer esanik ez!), behar du aurrera egiteko. Horregatik, duela lau Korrika, Korrika laguntzailea kanpaina jarri zen martxan.

Laguntzaile egiten diren guztiek, 12 euroren truke, laguntzaile direla adierazten duen pina, urtarriletik aurrera Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dien Korrika laguntzailea txartela, eta txartela erabili ahal izango den komertzioen katalogoa eskuratuko dituzte.

AEKren eta Korrikaren esker ona adierazteko modu xume bat baino ez da, baina bene-benetan garrantzitsua dena zera da, bi urterik behin, 12 euroren truke, 50 zentimo hilean, Korrika laguntzailea izatea eta Korrika eta AEK laguntzea.
Oraindik Korrika laguntzailea ez bazara, institutuan eskura dezakezu pina eta txartela. (Galdetu Tereri)
Ordenadorez ere egin dezakezu, horretarako www.korrika.org helbideansartu.
 


Arrigorriaga institutuan martxoaren 21a egun berezia izango da alde batetik, Bertso-Afaria izango dugulako Dinamita parkeko jatetxean (20:45), eta beste alde batetik, gauean Korrika 18 Arrigorriagatik pasatuko delako (24:00 aldera). Institutuak kilometro bat erosi du (honen berri zabalduko dugu dakigunean zein). Bertso-Afaria bukatzen denean, biribilketa martxoso eta alaian,  elkarrekin jaitsiko gara guztiok Korrikan parte hartzera.
Honen bitartez ikasle, irakasle, administrari zein garbitzaile edo bestelako jendea animatu nahiko genuke BERTSO AFARIAn ez ezik ondorengo KORRIKAN ere parte har dezan; horretarako behin eta berriz errepikatuko dugu egunotan Korrikaren leloa: "eman euskara elkarri"
Hemen duzue korrikaren aurtengo bideoklipa alaitasunez kanta dezazuen abestia . Kantatu eta gozatu!!!




viernes, 8 de marzo de 2013

EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur, martxoak 8, emakume langileen nazioarteko eguna delako hainbat izan dira elkarte, edo erakundeek antolatu dituzten ekitaldiak munduko emakumeen aldeko eskubideak aldarrikatzeko. Gure ikastetxean urteak daramatzagu ekintza bereziak egiten. Hasteko, goizean atarian zain izan ditugu trikitilariak  doinu alaiez esnatzeko eguna;  bi ikaslek zetozen ikasle-irakasle guztiei lazotxo moreak jarri izan dizkiete bitartean.
Dotore apaindu digu Jasone atezainak ataria:  goitik zintzilikatuetako euritakoetatik ur tantak darizkiela, gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunean berdinak edo berdintasunean ezberdinak garela adierazi nahian.


Atsedenaldian izan dugu ekintzarik gehien. Patioaren erdi-erdian koloreetako klarionaz emakumeen sinboloaren irudi erraldoia gauzatu dute horretarako prest egon diren ikasleek:













Barruko hormetan ere atzo hasi zuten irudia gaur bukatu dute margozten. Ea zer deritzozuen!


Bertso tailerreko ikasleek, denen aurrean eta lotsarik gabe, abestu dituzte aldez aurretik prestatutako bertso paperak emakumearen eguneroko sekulako lana omentzeko.



Azkenik, dantza saiotxoa ere izan dugu. Asteetan ibili dira gure neska-mutilak ( Andrea García Meneses, Ainhoa Etxebarria roseras, Laia Santamaria Valín, Maialen Hurtado eta Jon Ipina) gaur  denen aurrean agertzeko.

Zuek ere Pentsatu duzue etxe, kale edo gizartean orokorrean zer egin dezakezuen berdintasunaren alde? Ea datozen garai berrietako gizakia gaurkoa baino gizarte berdintsuago eta legezkoago batean bizi den!!! Egin dezagun denok lan hori lortzeko.

lunes, 4 de marzo de 2013

Jose Angel Aramendiri elkarrizketa

Jose Angel Aramendik Arrigorriagako institutuan egiten du lan, administrari moduan. Laster, jubilatu egingo da eta gurekin lan egiteari utziko dio. Horregatik, guk, 3.mailan ikasten dugun prentsa tailerreko ikasleek Jose Angeli elkarrizketa bat egitea pentsatu dugu, urteetako lana omentzeko.

-Non bizi zara? Non eman zenuen zure haurtzaroa?
Orozkon jaio nintzen, haurtzaroa hor eman dut eta gaur egun ere hor bizi naiz , baina hor biziko ez banintz Laudio inguruan bizitzea gustatuko litzaidake.
-Nola sortu zitzaizun administrari izateko gogoa?
Bizitzaren beharrak izan ziren, langabezian geratu nintzelako , “Aceros de Llodio” enpresan urteetan lan egin ondoren.
-Zenbat urte daramatzazu administrari moduan?
26 urte , eta pozik nago.
-Non egin duzu lan Arrigorriagara iritsi arte?
Altzairu lantegi batean , fundizioan eta Zaratamoko ikastolan.
-Txikitatik pentsatu duzu administratzaile izatea edo ume guztiak bezala eduki duzu zerbait boteretsua izateko ametsa?
Ez, natura gustuko nuen eta naturari buruzko lan batean lan egitea gustatuko zitzaidan.
-Zer egingo duzu zure lana utzi eta gero?
Disfrutatu bizitzaz ilobekin eta abar.
-Lan egin duzun zein lekutan egon zara atseginen?
Lan ezberdinak eduki ditut, baina  hemen altzairu lantegian baino erosoago nago.
-Pozik zaude Arrigorriaga institutuan?
Bai, oso pozik nago Arrigorriagan, jubilatzeko gutxi falta zait, jubilazioa eskatu dut eta.
-Jubilatu ostean, faltan botako dituzu  zure lankideak?
Hori beti, ondo moldatzen gara eta.
-Lan egiten hasi zinenetik, gauza bitxiren bat gertatu ahal zaizu?  Kontatuko diguzu baten bat?
Fabrika erraldoi hura ixtea oso gauza bitxia izan zen, milaka langile kalean geratu zirelako.
-Orozkon, Gorbeia mendi magalean, makuluak eskuetan hartu eta orduetako paseoak emateko aukera paregabea duzu, ez? Ala nahiago etxeko sutondoan bero-berotan?
Bai, paseo luzeak ematen ditut, denetarako dago denbora;  nahiz eta aspaldian dugun eguraldiak ez duen asko laguntzen.
-Euskara duzu bizitzako ardatzetako bat. Zerk uste duzu eragin dezakeela ikasleengan ( gizartean orokorrean) hizkuntza gehiago erabil dezaten? Nola sustatuko zenuke ahozkotasuna.
Zaila da motibazio bat aurkitzea, ze gehiengoak gazteleraz hitz egiten du. Nire kasuan, nik eskolan gazteleraz ikasi nuen,  baina eguneroko harremanetan  euskeraz egiten dut. Txarrena da ez dela erabiltzen.
-Sukaldean ere txoritxu batek esan digu ez zarela makala. Lagun arteko bazkari-afariak prestatzeko zaletasunik bai? Zein duzu jakirik, platerik gogokoena?
Bai, baina organizatzen ibiltzen naiz gehien bat.Nire platerik gustukoena Nafarroako kardua da.
-Eta esan diguzunez, egurra lantzeko zaletasunari ekingo diozu gogotsu behin jubilatu ondoren. Zein eratako piezak egiten dituzu gehien. Nola? Zein da egurrik bigunena edo gogorrena. Zein da zertarako aproposena? Zein izan da azken egin duzuna?
Egurrik bigunena makalarena  da, eta gogorrena haritzondoarena, ezpelarena eta egur tropikalenak, ebanoarena, adibidez.
Makala ez nuke tailatuko; haritzondoa tailatzea oso polita da eta ezpela torneilatzea dut gustuko.
Egin dudan azkena argizaiola izan da.

www.blogseitb.com 
- Irakurketan, zer nahiago duzu, euskaraz ala gazteleraz? Zein izan da azken irakurri duzun liburua? zergatik aukeratu duzu hori eta ez besteren bat? norbaiten aholkuei jarraitzen diozu?
Berdin zait, irakurri dudan azkena Orbetarrak izan da, Juan Mari Irigoien idazlearen bigarrena.
Gustuko dut idazle horren beste liburu batzuk irakurri ditudalako aurretik, eta asko gustatu zaizkit.

ELIKADURA OREKATUA IZATEKO TAILERRA




Otsailak 18an, astelehena, Gela Egonkorrekook Bilbora trenez joan ginen beste kontsumo tailer batean parte hartzeko; dieta egoki bat izateko zer egin behar dugun azaldu ziguten:
-        Egunean 8 edalontzi ur edan.
-        Egunero 30 minutuz ariketa fisikoa egin.
-        Egunean zehar 5 aldiz jan.
-        Elika talde guztietatik jan behar da.
-        Azukre asko duten elikagaiak eta gantzadunak gutxitan jan.
Bertoko irakasleak elika talde guztietako elikagaiak dituzten madalenak egiten erakutsi  zigun. Hemen duzue errezeta, probatu ea gustuko duzuen:
OSAGAIAK:
-        Irina.
-        Azukrea.
-        Olioa.
-        Arrautzak.
-        Sagarra.
-        Intxaurrak.
-        Azenario egosia.
-        Limoi azala.
-        kakao.
-        Iogurta.
-        Banana.
-        Legamia.
PAUSOAK:
1.- Frutak zuritu eta txikitu.
2.- Intxaurrak txikitu.
3.- Katilu batean hiru arrautza kraskatu eta irabiatu.
4.- Bi jogurtak gehitu eta nahastu.
5.- Bi jogurt ontzi  bete azukre  gehitu.
6.- Hiru jogurt ontzi bete irin  gehitu.
7.- Legamia gehitu.
8.- Jogurt ontzi erdi olio gehitu.
9.- Fruta txikituak bi minutuz mikrouhinean sartu.
10.- Azenarioak txikitu eta nahasketari gehitu.
11.- Kakaoa eta intxaurrak gehitu.
12.- Nahasketa moldeetan sartu eta labera sartu 20-30 minutuz, 180 gradutan.
Gozatu madalenak!!!! Inork egiten baditu bidal iezagula argazkia hemen txertatzeko
ON EGIN!!!