viernes, 29 de noviembre de 2013

EUSKARAREN EGUNA INSTITUTUAN




Datorren asteko asteartean, abenduaren 3an hain zuzen ere, Euskararen nazioarteko eguna izango da. Hori dela eta, Euskara Batzordeak hitzaldi batzuk eta antzerki saio batzuk antolatu ditu institutuko ikasle guztientzat. Egun bakarrean denak batera egitea ezinezkoa litzatekeenez, astean zehar banatu dira.

Ondoko dokumentu eta egitarauetan ikusiko duzue aste osoko plana.

Hitzaldiak Bilera gelan izango dira; antzerkiak ikusteko, ordea, Lonbora jaitsiko gara. 
Eskerrik asko zuen laguntzagatik. 
HNPko arduradunak

jueves, 28 de noviembre de 2013

BARRIKA ALDEKO ITSASLABARRAK

Bio Geo ikasten duten ikasleak eta 3 irakasle Barrikara joan ginen urriaren 18an. Egun horretan marea baxua zegoenez goizeko 11:00ak inguruan, arroketatik ibiltzeko une egokia izan zitekeela iruditu zitzaigun.
 Denbora tarteak kalkulatu genituen Barrikako hondartzan zehar zenbait tokitan behaketak egiteko.

Itsalabarretik jaisteko pila bat eskailera daude, beheruntz erraz egiten direnak; ez, ordea, geroago, gorantz joateko! Barrikako hondartzaren inguruak arroka oso deformatuez beterik daude: tolestuta, apurtuta, eta horixe bera zen  ikasleek zehaztu behar izan zutena .

Ondo prestaturik joan arren, ikasle bi jausi zitzaizkigun; kolpe handiak hartu zutela eman bazuen ere, egia esan, ez ziren apenas kexatu.

Arin ibili behar izan genuen 6 edo 7 geldiune aztertzeko. Eskaileretatik jaitsi eta eskumatara: toles-failak, toles bat eta txarnela bat  ikusi genituen.

Eskaileretara itzulirik, atseden txikia hartu eta  berriz abiatu ginen akordeoi itxurako tolesak behatzera; ordu erdiko ibilaldia egin ondoren, neketsu, haitzetatik salto eginez-edo, gure helburura heldu ginen. Hor neurtu behar izan zituzten arroken geruzen okermendua eta norabidea, iparrorratza erabiliz.
Batzuk kexaka ea arrokak behatzeko merezi ote zuen txangoak…..eta beste batzuk harrituta nudistak ikusi genituelako, "ke asko" ere entzun genuen……eta surfzaleak zirenez…"zelako gorputzak!"

Gehienek onartu zuten  beharrezkoa dela kalera joatea ikasgaia gureganatzeko, teoria gauza bat dela eta natura  bertatik bertara aztertzea bestelakoa dela.

Hurrengo urtean berdin, edo akaso hobeto!

domingo, 17 de noviembre de 2013

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

ARESKETAMENDI Amurrioko lurraldean dugun energia berriztagarrien parkea da. Gure 2DBHko ikasleak haraino joan zitzaikigun ura, eguzkia, haizea eta biomasari lotutako energia berriztagarrien tresna batzuen funtzionamendua zein den ikus zezaten, garapen iraunkorraren alde nola egin daitekeen ikus zezaten.
Hiru txandatan banatutako bidaiak egin zituzten, den-denek izan zezaten aukera tramankuluen prozeduraz jabetzeko aukera. Azken txandakoek egin zituzten argazkitxoez baliatu gara ondorengo bideoa egiteko. 

AZARO HASIERAKO SAIOTXOAK

Azaroaren hasierako irratiko saiotxoak: Futbolaz Ikastetxean erretzea Horoskopoa3 Asmakizunak

jueves, 14 de noviembre de 2013

EGIAREN PONTXOA

 Aurreko astean, Antonio Omatosek gure institutuan nortasun digitala eta sare sozialez  eman zuen hitzaldiari buruzko sarrera egin bagenuen, gaurkoan, gure bi irakaslek - Alazne Zaratek eta Juan Carlos Guerrak arin hartu dute lekukoa zentroan bertan 1DBHko ikasleekin horren inguruko ekintza bat praktikan jartzeko. Ikusi nahi duzuela zer prestatu zuten? Hona hemen grabatu zuten bideotxoa....ea konturatzen garen Interneten nabigatzean jarrera zuzena izan behar dugula; bestela beste batzuei kalte egiteaz gain, geure burua ere kolokan jartzeko arriskua har dezakegu. KONTUZ!!!
 

jueves, 7 de noviembre de 2013

NORTASUN DIGITALA ETA SARE SOZIALAK

Urriaren 30ean Antonio Omatos-ek Nortasun Digitala eta Sare Sozialei buruzko hitzaldi-tailerra eskaini zigun institutuan. Hauek dira berak emandako helbideak eta atera genituen argazki batzuk:

JON SANTOCILDES, MARRAZKIAK EGITEN JAIOA

Hemen duzue Jon Santocildesi egindako elkarrizketa.  3.DBHko ikaslea oso ona da, hain gaaztea izanik, marrazkiak egiten. Dagoeneko irabazi ditu institutuko lehiaketa batzuk  entzun arretaz elkarrizketa. Espero dugu zuen gustukoa eta baliagarria izatea .

URRIKO AZKEN IRRATSAIOAK

Hemen utziko dizuegu entzun ditzazuen gure 2DBHko ikasleek irratirako egin dituzten azken saiotxoak. Denetarik dago: horoskopo zatiak, atsotitzen azalpena, iritziak, eta nola ez urriko azken astean urteak bete zituztenei zorionak emateko saioak; baita joan den astean galdutzat eman genuena.

ATSOTITZAK

IRITZIAK- GARBITASUNA INSTITUTUAN URRIKO AZKEN ASTEKO URTEBETETZEAK HOROSKOPOA 2