jueves, 6 de febrero de 2014

BRANKA: EUSKARAREN DIAGNOSIA

Lau urterik behin egiten dute ikastetxean HNPkoek euskararen erabileraren inguruko txostena, BRANKA izeneko txostena hain zuzen ere. Ondoko irudian ikus dezakezuenez, euskara erabili, erabiltzen da gure ikastetxean, eremu ofizialetan behintzat, harreman instituzionaletarako; baina ikasleen artean gero eta gutxiago entzuten dugu.  Kontuan izanik, ikastetxean ikasleek zortzi ordutik gora ematen dituztela, 40tik gora astean, badugu zer eginik ikasleen artean eta ikasle-irakasleen arteko harremana oraindik ere naturalagoa eta euskaldunagoa izan dadin: atsedenaldietan, arloetako ikasgaieei buruz hitz egin behar dutenenan, bizitzaz ari direnean, ikusiko duten filmaz hitz egiteko, ligatzeko gogoa dutela adierazteko zein eguneroko eta asteburuetako kontu pertsonbalez ari direnean, euskararen erabilera sustatu eta bermatu beharko genuke. Geure esku dago. Badakizue Bitoriano Gandiagaren hitzek zer dioten, ezta? "HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN EZ DAKITENEK HITZ EGITEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK ERABILTZEN EZ DUTELAKO BAIZIK"

No hay comentarios:

Publicar un comentario