lunes, 2 de junio de 2014

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA


Egun batean bi jaialdi, biak hezkuntzarekin eta euskararekin zerikusia dutenak. Ez dira, ez, antolatzaileak zuzen ibli! Zer egingo diogu, ba? 

Atzo izan ziren, bada, IBILALDIA Gernikan, eta EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA, Balmasedan. Eskerrak gure herrian badagoela nahiko animorik batetik bestera ibiltzeko, goizean batean egon direnak eta  arratsalderako bestetik gozatu dutenak.

Balmasedan atzo Gorantz goaz GO,GO! lemapean sistema publikoa eta euskarazko ereduak goranzko bidean indarrez doazelako aldarria egin nahi izan zen; izan ere, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko, EHIGEko buruak zioen moduan, ikasleen bi heren sare publikoan euskaldundu dira.
Atzokoan Balmaseda inguruko bizilagunei euskaraz bizitzeko jaigiro euskalduna eman nahi zitzaien, egin daitekeen apurrari bultzada eta indarra emateko, Enkarterrietan ez baita ohikoa euskaraz  entzutea. 
Hamaika ekintza, kontzertu eta ekitaldi alai eta zoragarri burutu ziren, inguratutako jendeak primeran pasa zezan: kontzertuak, dantzak,jokuak,magoa,perkusio ariketak, tirolina, uretako kirolak Kadagua gainean. Horixe bera erakusten digute Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren facebook-eko orritik hartu ditugun irudiek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario