domingo, 9 de noviembre de 2014

IBAIZABAL ITSASADARRETIK EUSKARA BATZORDEKOEKIN

Ikasturte hasieran Euskara Batzordeko kideok egun bat hartzen dugu irteera bat egiteko. Urtero batzordearen osaketa aldatu egiten da: ikasle beteranoak joaten zaizkigu, eta ikasle berriak sartzen  dira. Txango bat  egitea oso ondo datorkigu elkar ezagutzeko, eta aldi berean elkarrekin ondo pasatzeko. Hori ere inportantea da!!!

Urte osoan jo ta ke elkarlanean ibili behar dugu eta,  ze arraio,  merezi dugu!!

Aurten azaroaren 3an, astelehenean izan da gure eskapada.
Ondo antolatuta genuen dena: Bilbo-Bilbo txalupaz  egin behar genuen, itsas museoan hasi eta Arriagaraino, eta Arriagatik  berriro buelta itsas museora.
Baina eguraldia kaxkartu egin zen eta eguna konplikatu egin zitzaigun.
Goizeko 9:00etan jakin genuen, itsaso txarra zela, eta korronteak zirela eta, ezinezkoa zela piraguan ibiltzea.
Plan aldaketa egin behar izan genuen azken momentuan, eta azkenean trena hartu eta ezkerraldera joan ginen. Portugaleteko zubiaren goiko pasabidera igo ginen; handik goitik paisaia paregabeak eta haize hotzak gozatu genituen, eta erabat izoztuta ginela, jaitsi eta gasolinoa hartu genuen. Portugaletetik Bilboraino sartu ginen, Nerbioi ibaiaren inguruko istorioak entzuten genituen bitartean.

Bilbora iritsi eta, txokolate bero  bat eskuetan hartuta, gure lehenengo bilera izan genuen, Santo Tomas eguna prestatzen hasteko.

 Honekin batera doazkizue bidaian hartu genituen argazkietako batzuk.












Bidaia elegantea, ezta?? Bada, ez da berandu!!! Datorren urtean zu gurekin!!! Esan baietz!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario