miércoles, 25 de marzo de 2015

OIHAN VEGA IRRATI ESATARIA, GUREAN

Badakizu zein den Euskal Herriko gazteok gehien entzuten dugun irratia? Jadanik pista bat eman dizuet... Hain zuzen ere, Euskal Herriko gazteok gehien entzuten dugun irratia Gaztea da.
Orain dela haibat aste, Oihan Vega, Gazteako esataria eta DJ-a, gurean izan genuen. Bere lanari buruzko eta Euskararen aldeko hiitzalditxo bat prestatu zuen Arrigorriaga Institutuko batxillergoko lehenengo mailako ikasleentzat.

Bi orduko hitzaldian gai askori buruz aritu zen. Gaztea Irratiak duen funtzionamendua azaldu zigun; eta behin eta berriz esan zigun Gaztea irrati demokratikoa dela. Arrazoia dauka. Gaztea Irratia izan zen estatu mailan lehen "Whatsapp" kontua zabaltzen, entzunleen iritzi eta eskaerak jasotzeko. Gutxi balitz, sare sozial guztietan ere kontuak dituzte, entzunleekin harremanetan jartzeko.

Oihanek botatako galdera bat egingo dizuet. Gaztean euskal musika gutxi entzuten dela uste duzue? Zergatik?
Esatariak esan zigun bezala, GEUK AUKERATZEN DITUGU GAZTEAN AGERTZEN DIREN ABESTIAK. GEUK BOZKATZEN DITUGU "TOP GAZTEA" ZERRENDAKO ABESTIRIK ENTZUNENAK. Argi dago geure "errua" dela. Orduan, gure herrialdeko musika babestu eta sustatzeko, begibistan dago mugiikorra hartu eta euskal musika eskatu eta bozkatu beharko dugula. GURE ESKU DAGO!

Beste alde batetik, azken urteotan  Gazteak izandako lorpenak ere adierazi zizkigun. Eta, zalantzarik gabe, hauxe da lorpenik aipagarriena... GAZTEAK, "LOS 40 PRINCIPALES" IRRATI AURKARIAK BAINO ENTZUNLE GEHIAGO LORTU DITU EUSKAL HERRIAN!

Honetaz guztiaz aparte, saio praktikoa ere izan genuen. Izan ere, Oihanek musika ekipoa ekarri, eta hainbat ikaslek praktika txiki bat egin genuen, nahasketa-mahai eta mikrofonoaren aurrean. Oso dibertigarria izan zen mikrofonoaren aurrean jarri eta irratiko esatarien antzera ibiltzea.

Gainera, Marmar Irratiko partaideok ere han egon ginen, Oihanen aholkuak entzun, gure institutuko irratia "profesionalagoa" izan dadin.

Orduan, badakizu zer egin hemendik aurrera, ezta? Entzun Gaztea (eta baita Marmar Irratia ere, noski) eta bozka itzazu zure kanturik gogokoenak!!
Xabi Aresti ( Marmar irratikoa)

LIDIA UGALDEREKIN KICK BOXING-ez HIZKETAN


Kickboxing-a ostikadak eta ukabilkadak ematea onartzen duen kontaktuzko kirola da, historikoki karate, muay thai eta boxeoan oinarriturik dagoena.
Japoniar kickboxinga 1960ko hamarkadan sortu zen,; baita lehenengo txapelketak ere. Mendebaldera 1970eko hamarkadaren hasieran ailegatu zen.
internetetik aterea
Lidia Ugalderekin gaude, kick-boxineko jokalariariarekin. Lidia Ugalde 14 urte dituen Arrigorriaga institutuko ikaslea da, hirugarren mailan dabilena, eta Ugaoko kick-boxineko taldean jokatzen duena.
-Non bizi zara, Lidia? Ze auzotan?
Zeberion, Uriondon bizi naiz.
-Zenbat urterekin hasi zinen kick-boxing egiten? Eta zergatik? Zerk bultzatu zintuen kirol horretan aritzea eta ez beste batean?
7 urterekin, nire neba ari zen kick-boxinga egiten, eta ni ere hura ikusirik, animatu egin nintzen.
-Inoiz txapelketarik irabazi bai? Kontaiguzu parte hartu duzun lehiaketa bateko anekdotaren bat
Euskadiko txapelketa irabazi nuen duela hilabete batzuk, 11-1 irabazi nuen eta oso poagarria izan zen, benetan!
- Nola uztartzen da kirola eta ikasle lana? Zenbat ordu dira astean praktikak egiten?
Ez da erraz uztartzen, 3 ordu dira astero kick-boxinga egiten eta ikasten ordu bat egunero. 
- Kirola ala gorputza sasoi onean izateko helburua besterik ez? Ala biak?
Kick-boxing kirola gorputzak malgutasuna eta indarra har ditzan ona da
- Mutilen artean neska bakarra ala berdin dio eme ala ar zaren? Zer  nolako aholkuak emango zenizkieke gaurko neska zein mutil gazteei futbola ez den kirol batean ari daitezen? Zer egin beharko lukete, adibidez, zurean aritzeko?
Nik mutilekin eta neskekin egiten dut kirola eta ez dago diferentziarik, biak onak izan daitezke, eta bien artean kirola egin dezakete, nire aholkua da futbola oso ikusita dagoela, aldatu behar dela kirol horren mitoa.
- Badu arriskurik kirol horrek? kolpeak eta ubelduak ugariak izango dira, ezta? nolakoak dira babesak?
Bai,batzuetan gogor samarra izaten da, baina babes asko daukagunez, buruan,oinetan,eskuetan eta ahoan, ez da hainbesterako
-Lagun dezake halako kirol batek emakumeen kontrako indarkeria saihesten? Nola?
Bai,asko lagun dezake, adibidez mutil batek neska bat jo nahi badu, defendatzen laguntzen du kick boxingak; gainera, erasotzaileak ez du minik ematea lortuko,ez dio ezer egitea lortuko.
-Burua ala indarra, zer da inportanteena bizitza honetan?
Burua, pentsatu behar duzulako non jo.

Eskerrik asko Lidia galdera hauei erantzuteagatik.

Unai Narona/ Asier Esteban (prentsa tailerra)

martes, 24 de marzo de 2015

BERTSO BAZKARIA

19. KORRIKA kulturala dela eta, Arrigorriagan bertso bazkaria antolatu da martxoaren 28rako. Begiratu zein datorren! Fiuuuu!!! Bizkaiko txapelduna! Hori bai ona! ez galdu aukera bazkari gozoa  dastatzeko eta bertso onez bustitzeko. 60 sarrera baino ez dago; azkar ibili zeuena lehenbailehen hartzeko. Behean jartzen dizue zein tabernatan lortu sarrerak!!! ANIMO!!!!!!

miércoles, 18 de marzo de 2015

2015erako HOROSKOPOA

Badakigu urtea aurrera doala, martxoan gaudela; bai, ez da aitzakia aurtengo horoskopoa ez ateratzeko. Egia esan, gure astrologo azkerrek zehaztasunez bete nahi izan dute euren lana, Eta zer? bada, ez dietela izarrek eta zeruko kupula erraldoiak gauza handirik esan. Kostata atera dituzte zeinu bakoitzari dagozkien ezaugarriak, praka bete lan izan ondoren!!! Baina ez gabiltza oraindik berandu, ez! Kia! Txinatarren horoskopò famatuarekin batera egiteko oraindik garaiz gaude: Aries zeinutik hasiko gara haien milaka urteetako bikaintasunari jarraiki.
Kontuz eta arretaz irakurri, adierazten dituztenak zelan edo halan bete daitezke eta!!! 
ARIES                                                       
Maitasuna: Zu lasai!, zauden zulo beltzetik aterako zara! Hori ziur! lagunei esker, horretarako daudelako. Gainera, bikote bat aurkituko duzu eta nagusien gauzak egingo dituzue…
Zortea: Aries maitea, zorte ona izango duzu .
Dirua: Ah! Ez ahaztu loteria erosteaz, agian toka lekizuke.
Osasuna: Kontuz edariekin, zaudena baino txarrago utziko zaituzte eta. 

TAURO                                                

Maitasuna:Zeure neska edo mutil laguna zaindu ezazu. Kontuz ibili bizitzak aurrean jartzen dizkizun momentu latzenekin. Tentuz jokatuz gero, onik atera zaitezke eta!
Zortea: Zortea zure alde jarriko da. Kontuz zer zabiltzan!
Dirua: Irabazten duzunaren zati bat aurreztu eta ez duzu diru faltarik izango.
Osasuna: Ondo zabiltza osasunarekin. Beti izan zara Arratiko zekorra baino gogorragoa!

Geminis                                        
Maitasuna: Zure bizitzaK 180 graduko aldaketa eman dezake.

Zortea:Urte honetan zortea ez da zure alde ibiliko baina lasai! urte gehiago dago eta!
Dirua:Lasai lanik gabe bazaude...laster deituko dizute lan egiteko. Ez gehiegi alaitu, lur azpiko garbiketa lanak egiteko izan daiteke eta.
Osasuna: Osasun aldetik makalik zabiltza? Bai, badakigu, udabarriko bitamina gabeziak izan litezke. Herboristerian aurkituko dituzu horiek konpontzeko adina pilula.

CANCER:                                                    
Maitasuna: “Top-Model” batekin ezkonduko zara; baita dibortziatu ere. Haren pentsioarekin bizitzea espero baduzu, jai daukazu.

Zortea: Nagusiak kaleratu egingo zaitu. Beste lanik aurkituko ez duzun arren pozik egongo zara BBK-ko kutxazain batean lo egiten. 
Dirua: Inbertsio handitan sartu; oraintxe dago dirua bero-bero, txitak egiteko beste.
Osasuna: Medikuarenera joango zara eta  hilabete baten buruan hil egingo zarela esango dizu.
LEO:                                                            
Maitasuna: Itsusia izan arren zu lasai, norbait aurkituko duzu eta.

Zortea: Zorte ona edukiko duzu. Etxetik botako zaituzte, baina lasai gurasoen etxera joango zara eta, zure bikotea aurkitzean, gurasoekin biziko zarete poz-pozik.
Dirua: Ez duzu hainbeste dirurik jasoko eta zure lanpostua ez da segurua, kalera bota zaitzakete. 
Osasuna: Osasun ona izango duzu, baina kontuz geriza gehiegi jatearekin, komun zulotik atera ezinik ibiliko zara eta.
VIRGO:                                                     
Maitasuna: Bi pertsonen artean zaude, zure bihotzak erabakitzen duena egin behar duzu, ez buruak erabakitzen duena.

Osasuna: Alde honetatik, oso ondo zaude, baina kontuz ibili katarroa har dezakezulako.
Zortea: Ez zaizu ezer faltako, ez urduritu.
Dirua: Dirua nahi baduzu, lan egin dezazu, zuk horretarako eta askoz gehiagorako balio duzulako.
LIBRA:                                                 
Maitasuna: Oso ederra zarenez, asko ligatzen duzu jaietan. Maitasunean ondo joango zaizu. Datorren astean aurkituko duzu  bikotea.

Dirua: Diru asko duzunez, gehiago irabaziko duzu, hau da, bizitza ona izango duzu.
Zortea: Bizitza osoan zorte ona izango duzun arren, begiratu karma txarra izateari, norbaitek begizkoa bota diezazuke eta.
Osasuna: Medikuak  oso ondo zaudela, osasuntsu zaudela esango dizu. Hala ere, hipokondriak jota biziko zara: gaur ipurdiko mina eta bihar belarrietakoa, beti zeozer!

Escorpio:                                      
Maitasuna: Liskarra izango duzue bikoteak eta zuk…, arazoak konpondu beharko dituzue.

Dirua: Dirua! satsa legez sartuko da zure etxean. Hemendik aurrera buruko minik ez, zoaz Loewera dagoen boltsarik garestiena erostera.
Zortea: Ez izan hain burugogorra. Gauza asko lortuko duzu bide onetik bazoaz.
Osasuna: Kontuz Madalenetako jaietan! behar baino gehiagotxo edango duzunez, hornitu Alka-Seltzerrez zeure botikina.
Sagitario:                                                                           
Maitasuna: Zein majua zaren! Denak izango dituzu zure inguruan zurekin ligatu nahian.

Zortea: Ay!, Ay! Ene ama! hobe izango duzu etxetik ateratzen ez bazara, teilaren bat zure buru gainean buka daiteke.
Dirua:Dirua aurreztu ezazu, beharrrezko izango duzu zure etorkizuneko etxea ordaintzeko.
Osasuna: Gripeari, ...egurre! Farmaziako botika eta jarabez hornitu ondo etxea. Ah! ez ahaztu eukalipto lurrunak egitea ere oso-oso ona dela.
CAPRICORNIO:                                      
Maitasuna: Kontuz zure bikotearekin, adi egon zer egiten duen, adarrak jarriko dizkizu eta.

Zortea: Zorte txarra izango duzula uste baduzu, ez da egia izango, egunaren hasieran hanka egokiaz altxatuko bazara. 
Dirua: Diru asko irabazi arren, dena gastatuko duzu alkoholean. Alkoholiko anonimoen batzarretara joatea komeni zaizu. 
Osasuna: Laster gaixotuko zara baina lasai, beherakoa besterik ez da izango.


Acuario:                                            
Maitasuna : Bikotea? ez da izango bikote bila ari zerela? Zertarako? Hobe lagunekin festarik festa, ezta?

Zortea: apustu zalea zara? Kontuz, 50€ galduko dituzu apustu batean… Ez zaitez hain burugogorra izan, ez duzu beti arrazoia izan behar.
Dirua: Hain alferra ez bazina izango, beste oilar batek egingo lizuke kukurruku. Saiatu hanka-besoak gehiago mugitzen!
Osasuna: Lo gehiago egin behar duzu , bestela ezingo duzu eguna ondo jarraitu.



PISCIS:   
Maitasuna: Zure laranja erdiaren bila hasiko zara, nahiz eta ez duzun aurkituko, ez etsi! Nork jakin zer gerta litekeen datorren urtean. Txakurren konpainia ere ez da txarra izaten kariño faltan gabiltzanean.

Zortea: Badakizu arrain handiak arrain txikiak jaten dituela? ba, adi egon, harrotasun handikoen ondotik pasatzean!
Dirua: Hilean 300 € besterik ez duzu irabaziko; beraz, gastu memelo eta alferrik, ez!!
Osasuna: Osasuna kili-kolo izango duzu.  Hobe zure burua zaintzen baduzu. Kamamila hartu tripako mina badatorkizu.

 Olatz Beotegi/ Unai Narbona (prentsa tailerra)

DESAGERTUTAKO FUTBOLINAREN KASU MISTERIOTSUA


Bigarren mailako ikasleak kezkaturik daude, teknologiako tailerrean asko kostata egindako futbolinak desagertu direlako. Espiotza lanetan ibili ondoren, zenbait pista bildu eta..., aha! 
Ezetz asmatu nortzuk diren futbolinean jolasten ari direnak?
Bideoa ikusi eta harritu! 

INAUTERIAK ARRIGORRIAGA INSTITUTUAN


2015ko inauteriak ere heldu ziren gurera. Otsailaren 13an, ezer ofizialik egiten ez den arren, ikasleek ez diote mozorroturik klasera etortzeko aukerari uko egiten. Horregatik, institutuko ikasle piloak, baita irakasle batzuk ere, “ostiral argal” izeneko egunean apain-apain etorri dira haien mozorroa dotorea txukun prestatuta. Goiz osoa eman dugu argazkiak ateratzen, gero zuek ikusi ahal izateko.
Zer iruditu zaizkizue? Zeintzuk gustatu zaizkizue gehien? Orain zuen momentua iritsi da, bota esazue zuen mozorro originalenak!


Gure ustez, oso bitxiak eta politak izan dira guztiak, eta oso dotore zeundeten denak.

KORRIKA 19

Korrika euskararen alde egiten duen mugimendua da. Euskal Herrian zehar bi urterik behin ospatzen den martxa.
Urteroko ibilbidea aldatzen den moduan, lema ere aldatzen da. Ibilbideak beti 2300 kilometro ditu.
Irteeratik amaiera arte lekukoa eskutik eskura eta herriz herri aldatzen badoa ere, amaieran lekukoa zabaltzen dute ea zer mezu dakarren. 
Lehen edizioa 1980.urtean egin zen eta aurten hemeretzigarrena izango da martxoaren 19tik 29ra. Iparraldean dagoen herri txiki batetik hasiko da, Urepeletik, eta Bilbon amaituko da hamar egunberanduago.
Aurtengo lema Eusk-ahal-dun da.
Arrigorriagatik martxoaren 28an pasatuko da.

jueves, 12 de marzo de 2015

KANIKODROMOAK TEKNOLOGIAN

Teknologiako tailerretik, bero-bero atera berriak, 1. mailako ikasleek egindako kanikodromoak ditugu!
Eta hori zer da? kanikentzako oztopoz betetako ibilbidea. Proiektua aurrera atera ahal izateko praktikan jarri behar izan dute egiturei buruz zekiten guztia; arrapalak, bai zuzenak, bai helikoidalak, zutabeak, eskuairak eta teinkagailuak...eta hori guztia papera, kartoia eta kartulina, besterik ez, erabiliz. 


Zorionak, neska-mutilok!!!!

miércoles, 11 de marzo de 2015

AGENDA 21 - ZUHAITZAK

Egun on, ikasleok!
Aurten ere, iaz bezala, zuhaitzak landatu ditugu, lau urki eta haritz bat, hain zuzen ere. Ortua irakasgaiko ikasleek landatu zituzten, ikastetxea baino goratxuago dagoen biribilgunearen alboan. Hona argazkiak:



Ez ahaztu zuhaitzek kutsadura txikitzen laguntzen dutela; beraz, daudenak zaindu, eta zuhaixkak landa ditzagun!

AGENDA 21 - KONPOSTONTZI BERRIA



Kaixo denoi! Ikastetxeko hondakinen kudeaketan pausotxo bat egin dugu aurrera, konpostontzi berria ekarri dugu eta. Laugarren mailako teknologia ikasle batzuek muntatu zuten, eta Ortua irakasgaikoek jarri dute bere tokian. Barruan adarrak, hostoak eta txirbila sartu dugu. Aurrerantzean horra botako ditugu jantokiko fruta-hondakinak.



Beste konpostontzia ukitu gabe utziko dugu, zizareek haien lana egin dezaten. Horrela, ikasturte bukaerarako konpost berria edukiko dugu.


Gogoratu zertarako egiten dugun konposta: hondakin organikoak aprobetxatzen ditugu (bestela, erreko lituzkete), eta kalitate handiko ongarria lortzeko.

ESKERRIK ASKO DENOI!

AGENDA 21 - AZTARNA EKOLOGIKOA

Aurten ere, iaz bezala, DBH1ekoek euren Aztarna Ekologikoa neurtu dute, eta emaitzak txoko berdean jarri ditugu.



Aztarna Ekologikoa neurtuz, ingurumenean dugun eragina ikus dezakegu. Grafikoan argi ikusten denez, jasangarritasunaren muga baino askoz ere gorago gaude, hau da, gehiegi kontsumitzen dugu. 



Bi aukera ditugu orain: gure kontsumoa asetzeko beste planeta bat erosi, edo kontsumoa murriztu. Lehen aukera posible ez denez, bigarrena hartu behar; ez dago besterik. Bigarren bide hau egiteko, ikastetxean badugu aukerarik: ontziak eta tapoiak birziklatu, papera berrerabili, argindarra zentzuz erabili, janariaren hondakinak konpostatu, zuhaitzak landatu...

Izan gaitezen zentzudunak, eta zaindu dezagun ingurumena!

lunes, 9 de marzo de 2015

INSTITUTU EGUNA 2015

Otsailaren 8an institutuko ateak zabaldu genizkien datorren urtean etorriko diren ikasle eta haien gurasoei. Urteak daramatzagu egun berezi hori igandez  egiten; egia esan, ez dago aitzakiarik gonbiteari uko egiteko igandez izanez gero. Gainera, etorriko diren ikasleen gurasoei azalpenak eman ez ezik, institutuko instalazioak ere erakutsi zitzaizkien: gela arruntak, gimnasioa, jantokia, teknologia eta marrazketa gela...., baita aurreko urteetako ikasle batzuen artelanak, eta aurtengoek egindako proiektu zein eskulantxoak ere. Pozik ibili ziren baterik bestera eta alaiago berotu zituzten barruak Guraso Elkartekoek prestatu zuten lunch ugariarekin.

domingo, 8 de marzo de 2015

MARTXOAK 8, NAZIOARTEKO EMAKUME LANGILEAREN EGUNA


Internetetik aterea
Aspaldi hasi ziren Alemania, Austria, Suitza eta Danimarkan Emakume Langilearen eguna ospatzen, 1911ko martxoaren19an hain zuzen, 1977an NBEk martxoaren 8a nazioarteko eguna ezarri zuen arte.

Zenbat aldarrikapen ordutik gaur arte, zenbat emakume zigortuak, zenbat isilaraziak, zenbat eskubide urratu..., zenbat eta zenbat!
Ezberdintasunaz eta aldeaz konturatzea izaten da konponbiderako hasierako pausua. Etxeetan hasi behar du hezkuntzak: neskak eta mutilak berdintasunean, maila berean hazi daitezen.
Mikel Markez eta aire Ahizpek kantatzen duten antzera, emakumeak de-denak maite ditugu!!


Gurean, aspaldiko urteetan bezalaxe, patioan irudi erraldoia margotzen da ikasle eta irakasleen laguntzaz.  Ikasleak zein pozik ari diren ikus dezazuen hemen jarriko dizkizuegu  astelehenean hartu genituen argazkietako batzuk: