domingo, 25 de octubre de 2015

ARNATZ ALVAREZEKIN SOLASEAN

Arnatz Alvarez 3DBH egiten ari da, Arrigorriagako institutuan. Arrigorriagan bizi da, nahiz eta txikitan Ugaoko eskolara joan. Arrigorriagako Padura taldean jokatzen du saskibaloian. Bateria eta gitarra jotzea ere izugarri gustatzen zaio.


- Zergatik hasi zinen saskibaloian?


Nire lagun gehienak saskibaloian aritzen ziren. Eta lagun batek  esan zidan apuntatzeko. Haren azken entrenamenduetara joan nintzen behin  eta gustatu zitzaidan.


- Zelan zabiltza saskibaloian?


Ondo. Pivota naiz, baina batzuetan alero tokian ere jokatzen dut.  8 zenbakia daramat kamisetan.


- Zergatik hasi zinen bateria jotzen? Eta zergatik jotzen duzu gitarra?


Niri txikitatik rock and rolla asko gustatu izan zait, eta musika akademia batean instrumentu bat aukeratzeko esan zidatenean, nik bateria eta gitarra hartu nituen.


- Zergatik joan zinen Ugaoko eskolara Arrigorriagakoa bazara?


Txikia nintzenean nire amamaren etxean egoten nintzen sarri, nire gurasoek lan egiten zutelako. Hor lagun asko egin nituen eta horregatik Ugaoko eskolara joan nintzen.


-Zer egiten duzu denbora librean?


Gitarra eta bateria jotzen ditut;  lagunekin ere askotan  egoten naiz eta telebista ikustea ere gustuko dut.


-Zein zen zure txikitako ametsa?


Txikitan rock and rolleko talde batean jo nahi nuen.


-Zer izan nahi duzu nagusia zarenean? Zergatik?


Aktorea izan nahi nuke, bosgarren mailan antzerki bat egin genuenetik . nik  protagonista lanak egin nituenez  asko gustatu zitzaidan.


-Saskibaloira hasi baino lehen beste kirolen bat egiten zenuen?


Bai, urte batez eskupilota egin nuen baina ez nintzen gustura ibiltzen


Eskerrik asko galderak erantzuteagatik.
Sergio Tome eta Saioa Ordorika (Prentsa tailerra)

lunes, 19 de octubre de 2015

BERRI-BERRIAK IRRATIKO IKASTURTEKO LEHENENGO SAIOAK


INTERNETAREN HILABETEA

Urrian, Internet hilabetea ospatzen ari gara institutuan. Lantzen ari diren gaiak nortasun digitala eta sare sozialen erabil zuzenaren ingurukoak izango dira.
Programatutako jarduerak ondokoak dira:


-Urriaren 8an, 18:30etan, institutuko Bilera Gelan egiteko zen hitzaldiak aste beteko atzerapena izan zuen, eta irakasle zein gurasoak gonbidatu zituzten  parte hartzen.




 -Estíbaliz Linares-ek Lonbo Aretoan eskainitako hiltzaldia DBHko 3. eta 4. mailako ikasleentzat:

-DBHko 1. eta 2. mailetako tailerrak Talleres para 1º y 2º de la ESO 
Sarearen erabilera ona sare sozial, identitate digital, whatsapp, etabarren inguruko tailerrak hasi dira CRTLenlaredeko partaideak diren Estibaliz Linares eta Ianire Estébanez-en eskutik, gure internet hilabetean. Ikasleek bikain hartu dituzte jarduerak hauek non sarearen erabilera zuzenean eta sare sozialen potentzialtasunetan orientatzen dituzten. 

IKT arduraduna ( Juan Carlos Guerra)

MAITA NAZAZU GUTXIAGO, GOZA NAZAZU GEHIAGO


Badira urte parea ekimen honi HNPtik ekiten diotenetik. Egia esan, arduraz gabiltza gure pasabide, gela eta patioan oso euskara gutxi entzuten dugulako. Gezurra dirudi, bai, D ereduko zentro batean, ikasle eta irakasle guztiek euskaraz badakitenean, horren gutxi entzutea. 


Ardura horrek ziztaturik, urte parea da MAITA NAZAZU GUTXIAGO, GOZA NAZAZU GEHIAGO izeneko motibazio saioei 4DBHko taldeetan hasiera eman zitzaienetik Ttakun Kultur Elkarteko kideen eskutik.


Ikastaro honetan landu ziren edukiak lau bloketan banatu daitezke: 
-Hizkuntzak orokorrean, 
-Euskararen egoera, 
-Herriaren azterketa  
-Ikasleen jarrera eta jokaeren analisia. 

Lehenengo egunean, hizkuntzei buruz orokorrean eta euskarari buruz bereziki dituzten aurreiritzi eta pertzepzioez aritu ziren; zer diren hizkuntzak ikasleentzat, zein hizkuntza ohitura dituzten, jarrerak,­jokaerak, etab. 
Ondorengo bi egunetan, euskararen historia azaletik aztertzeaz gain, gaur egungo egoeraren berri eman zitzaien ikasleei, euskarak betetzen dituen funtzioak, ezagutza eta erabilera datuak landuaz. Honetaz gain, herriko egoeraren azterketa ere egin zuten esparru eta gune pribatu zein publiko ezberdinetan ditugun hizkuntza eskubideak ikusiaz, eta ea zein mailatan betetzen diren. Ikasleen motibazioa eta parte hartzea indartu asmoz, ariketa, talde dinamika, eztabaida, jolas eta teknologia berriak erabili ziren ikastaroan. 

lunes, 5 de octubre de 2015

BESTE IKASTURTE BAT

Bada ia hilabete bat ikasturte berriari hasiera eman genionetik, 
arin doaz urteak eta ikasturteak. Gu zaharrago eta ikasleak, gero eta gazteago. Lehen egun horretan  patio nagusian ikasle berriak, ume oraindik, aurkituko dutenaren zain ikaraz agertu zitzaizkigun begien aurrean, eta iazkoak, builati, alai, lagunak besarkatzen, azkeneko udako berriak elkarri kontatzen. Motel aritu ziren  hastear zegoen ikasturteko gelatan sartzen. Batek, "ni aurten berakatza baino finago ibiliko naiz", beste batek, " ondo portatuko naiz", eta beste batek, desgogora begiratuta, ondokoaren  belarrira "ea aurten ez digun hainbeste txapa botatzen" xuxurlatu zion
Hori bai, gehienak poz-pozik bueltatu zaizkigu!!! Ea haiek dituzten gaitasun ugariak dantzan jartzen dituzten heldutasunerako bide horretan aurrera egiteko asmoz eta harro egoteko moduko gizon-emakume balekoak ateratzen diren gure laguntza estimatuaren makuluaz.