domingo, 31 de enero de 2016

GRAFFITIAK IKASTETXEAN

                                           GRAFFITIAK

Trenak, hormak, autobusak, dendak... den-denak ager daitezke goitik behera kolorrez edo zuri-beltzez, irudiz eta letraz beterik; hori bai autoreak argi utziko du artelanaren egilearen ezizena, ezagutzera emateko. 
Garai batean bandalismotzat jo zen mugimendua; gaur egun, asko dira artetzat hartzen duenak. Idazletzat dute beren burua, beharbada, graffitilarien sinadura nonahi irakurri dezakegulako. 
Euskal Herrian ere gero eta gazte gehiagok hartzen ditu aerosolak hiriko kale eta txokoei kolore pixka bat emateko.

Graffitiaren mugimendua Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen 60ko hamarkadaren amaieran gutxi gora behera. Philadelphian, Pennsylvanian eman ziren lehen urratsak. Eta ez dago jakiterik mugimendu horrek nola egin zuen jauzi New Yorkeko hirira. Hala eta guztiz ere, New York da munduko graffitilari guztien erreferentzia puntua. Bertan, metroa izan zen hasieran idazleak margotzen hasi zirena, gero auzo ezberdinetako graffitilarien arteko lehia ahalbideratuko zuena.
Hainbat graffitero garrantzitsu daude munduan zehar, Blu(Italia),
Os gêmeos (Brasil), Banksy (Reino Unido), Boa Misura (Espainia),Keith Haring (New York), Nunca (Brasil), Sixeart (Bartzelona)...

INSTITUTUKO
GRAFFITIAK
Gurean ere, nahiz eta hormen garbiketa lanak sarri egiten diren, ezin diote horma grixak margotzeari utzi. Insittutuko zenbait ekintzek, Martxoak 8 dela, Euskaren eguna dela, horietan uzten dituzte haien irudien edo letren  bidezko adierazpenak.

Martxoak 8: Urtero emakumeen aldeko graffiti bat egiten da, martxoaren 8an.
Martxoak 8.jpg
 Korrika:Lau urterik behin egiten den jaia da eta 2007an horri buruzko graffitia egin zuten.

IMG_20151102_083849.jpg
Euskararen alde: Euskararen aldeko
graffiti bat ere badugu. Koloreztatuta eta 3 dimentsiotan irudikatuta.

IMG_20151102_084408.jpg

IMG_20151102_084432.jpg
Koloreztatutako hitzak: Gehienetan 3 dimentsiotan marraztuta daude eta kolorestatuta daude, jendeari gehienetan horrelako graffitiak gehiago gustatzen zaizkie koloreztatu gabekoak baino
  
   koloretako hitzak.jpg


Kolore gabeko hitzak: Gehienetan beltzez margotutako hitzak dira, eta izenak edo ezizenak izan ohi dira. Jende askoren ustez graffiti itsusienak edo lan gutxien dutenak dira.

kolore gabeko hitzak.jpg

 

Marrazkiak:Batzuk koloreztatuta daude, beste batzuk  ordea, ez. Batzuk errealiztagoak dira
          
Bandalismoa ala artea diren zeuk erabaki!!!!

Arnatz eta Joao (prentsa tailerra)

No hay comentarios:

Publicar un comentario