domingo, 12 de junio de 2016

PELIKULEN GOMENDIOAk


Aspertuta zaudete? Pelikula bat ikusi nahi duzue baina ez dakizu zein? Lasai! Gaurkoan hainbat pelikula gomendatuko dizkizuegu.
Jakin ezazue pelikula bat ikustea ez dela ondo pasatzeko, barre egiteko edota negar egiteko soilik; pelikulak asko irakasten digute eta horietatik hainbat ikas dezakegu.



1- MAITASUNEZKOA.
The spectacular now (2013).
Tim Tharp-ek idatzitako nobela batetik ateratako istorioa da, James Ponsoldt du .zuzendari.
Asko gustatu zitzaidan pelikula da, Sutter mutiko juergista eta Amiee neska lotsatiaren istorio erromantikoa kontatzen du filmak. Ez da betiko dena polita eta perfektua den istorioa; honetan errealitateak gordinago jotzen du. Amodiozko pelikulak gustatzen bazaizkizue gomendatzen dizuet.



2-KOMEDIA.
Zortzi euskal abizen (2014).
Emilio Martínez-Lázaro zuzendari duen film honek hainbat sari jaso ditu , sekulako arrakasta izan zuelako zinemetan.
Oso pelikula ona eta barregarria da, Aktore oso onak eta momentu barregarriak ditu; horregatik lagunekin ikusteko aproposa da.



3-DRAMA.
La vita è bella(1997).
Zuzendaria Roberto Benigni duen filmak sari piloa jaso zituen bere garaian.
Nazien eta faxisten arteko pelikula dramatikoa da, Bigarren Mundu gerran kokatua. Poztasunez, momentu gogorrez eta tristeez betetakoa. Familiarekin batera edota lagunekin ikusteko pelikula hezigarria da.


4-AKZIOZKO PELIKULA.
Zaldun iluna (2008)
Christopher Nolan da film honen zuzendaria. Christian Bale (Batman) eta Heath Ledger (Jocker) dira pertsonaia nagusiak pelikulan. Pelikula dibertigarria, akziozkoa. Batmanen trilogia osatzen duen filmetako bat da. Superheroien pelikulak gustatzen zaizkizue? bada, orduan hau ere gustatuko zaizue. Heath Ledgeren pertsonaia (jocker) oso dibertigarria da eta batzuetan oso sikopata.


5-INTRIGAZKO PELIKULA.
Gone girl (2014).
David Fincher zuzendatutako pelikula saritua da.
Nick Dunne poliziari bere emaztea desagertu dela jakinarazten diote, baina denbora aurrera doala susmagarri bihurtzen da, eta jende guztiak galdera bera dauka… Nickek bere emaztea hil du? Intrigaz betetako pelikula ikaragarria, benetan gomendatzen duguna.

6-ANIMAZIOZKO PELIKULA.
Up (2009).
Zuzendariak Pete Docter eta Bob Peterson dira.
Gizon zahar bati buruzko istorioa da. Gizon horrek milaka puxika etxe bateko teilatutik zintzilik jarri eta etxe eta guzti hegan egitea lortzen du. Berarekin batera, esploratzaile den mutiko bat ibiliko da.
Marrazki bizidunez eginiko pelikula oso ona, dibertigarria bezain samurra ikusi nahi baduzue, hau da gomendagarriena.



7- BELDURREZKO PELIKULA
Brad Parker zuzendaria duen pelikula gustuko izango duzue beldurrezko filmak gogoko badituzue. Ez du munstrorik edo galdutako izpiriturik, suspensea da nagusi, nahiz eta batzuetan,beldurraren beldurraz barrre egiten den. Nire ustez, beldurrezko filmak lagunekin ikusteko aproposak dira.




Jone Landa eta Joao Gomes (Prentsa tailerra)

No hay comentarios:

Publicar un comentario