sábado, 22 de abril de 2017

GU ERE KORRIKAREKIN BAT


Hogeigarrenez zeharkatu du Korrika erraldoiak Euskal Herria. 1980. urtean antolatu zen lehenengoz AEKren eskutik. 37 urte beranduago, 11 egunez Otxandion hasi eta Iruñan bukatu da; bi mila kilometrotik gora egin du Euskal Herriko herri gehienak zeharkatuz. Jendeak gogotsu erantzun dio urte birik baten egiten den deiari; Arrigorriaga ere alderik alde zeharkatu duenean, han egon dira gure ikasle-irakasleak euskararen izenean, euskaraz, kilometroari gogoz ekiteko. Xabier Aresti 2DBHOko ikaslea gela itxiko zenbait ikasleren laguntzaz lekukoa hartu eta han abiatu da 20167.km egitera atzetik jendez osaturiko sugearen arrastoa duela. 

Aurreko asteetan, ikastetxean ere, euskararen presentzia ea areagotu egiten den ardurez, ekintza bereziak prestatu dira Korrika egunetarako: klase batzuetan zirko antzekoak prestatu dituzte: beste batzuetan, jolasak; kartelak marraztu, beste hainbatetan. 


                                                       

Xabier Arestiren ideia bikaina, gela itxikoek marraztu duten ibilbidearen mapa handi  baten aurrean nahi duenak argazkiak aterako ekimena, ondo hartu dute ikasleek, gero haiekin collage modukoa sortu ahal izateko.







martes, 18 de abril de 2017

BRETAINIAN BESTE URTE BATEZ

Martxoaren 22tik 28ra bitartean beste urte batez izan ditugu 3.DBHko ikasle batzuk Bretainian. Urtero-urtero Karaix herriko bretainieraz irakasten duen Bretainiako lizeo bakarreko ikasleekin egiten dugu trukea. Aurten gure ikasleei lehenago tokatu zaie hara joatea, martxoaren bukaeran hain zuzen ere, gero handikoak gurera maiatzaren lehenengo hamabostaldian etor daitezen. Zeinen ondo pasatu duten ikus dezazuen hemen utziko dizkizuegu zazpi egun horietan ateratako argazkiak. .Bizitzarako esperientzia paregabea!!!


domingo, 16 de abril de 2017

ARRIGORRIAGATIK ERROMARA

Aste Santuko opor aurreko egunetan joan zitzaizkigun Latineko zenbait ikasle Erromara bi irakasleren laguntzaz. Olga, Latin irakaslea, izan da irteeraren antolatzaile eta laguntzaile lanetan Karmele, Euskara irakaslea. Korrika egunean gure artean egoterik ez dutenez izan, handik bidali dizkigute euren adierazpena. Hemen utziko dizkizuegu  zenbait argazki. Ondo baino hobeto pasatu dutelakoa daukagu!!! Fontana di Trevin ere txanponak bota baietz!!! ohiturari ezin uko egin, bigarrenez handik agertu nahi izanez gero. 


 

 

 
 





martes, 21 de marzo de 2017

ZIENTZIA MUSEORAKO IRTEERA

4.DBHko Fisika eta Kimikako ikasleek aurten ere Eureka Zientzia Museora irteera burutu dute.  Martxoaren 15ean Donostiako museora joan ziren 62 ikasle eta hiru irakasle. Hiru talde osatu zituzten eta bi taldek bisita euskaraz egin zuten eta besteak, ingelesez.

Han txandakatuta hiru tailer desberdin esperimentatu zituzten. Kimikako tailerrean ( Marie Curie gelan) substantzia desberdinak aztertu zituzten: ionikoak, metalikoak eta kobalenteak. Eta Fisikako bi tailer desberdinak ere probatu zituzten: presioarena ( batez ere, presio atmosferikoaren efektuak) eta oso ikusgarriena den elektrizitatearena Volta gelan. Denetan, ikasleek parte aktibo izan zuten.
Egun ederra pasatu zuten eguraldiak lagunduta.  Hurrengo ikasturteetan errepikatzeko asmoa dugu, oso irteera probetxagarria baita.




Maribel Mañeru (Fisika-Kimika irakaslea)

domingo, 19 de marzo de 2017

ELURRETAN, POZIK

Martxoaren 10ean batxilergoko 1. mailako 56 ikasle Valdezcarayko eski estaziora joan ziren soinketako irakasleen laguntzaz
Ikasle asko ziren inoiz eskiatu ez zutenak. 2 orduko ikastaroa egin zuten bertako monitoreekin eta ondoren ikasitakoa praktikan jartzeko denbora izan zuten.

Eguna zoragarria izan zen, eguzkia izan genuen eta 25º ko tenperatura. Inoiz baino elur gutxiago egon da eta bero handia egiten zuenez elurraren kalitatea ez zen oso ona. Hala ere ikasleek izugarri ono pasatu zuten eta  oso pozik etorri ziren.





Ainhoa Bastegieta (Gorputz Heziketa irakaslea)

domingo, 12 de marzo de 2017

INAUTERIEN ALAITASUNA

Otsailaren 23an gure ikasleek pozik jantzi zituzten etortzear zeuden Inauterietarako mozorroak. Eta, lotsarik gabe klasera ere piura horiekin etorri ziren. Asko, ondo babesturik, egun hotza baitzen; beste asko imajinazioari haizea emanez, barregarri eta sinpatiko. Argi dago ikasteko ez ezik jaiaz gozatzeko ere badarabiltela lepo gaineko errota. 
Hori umorea, neska-mutilok!!!

 

jueves, 26 de enero de 2017

SAN TOMASETAKO JAIA INSTIAN

Badoaz urteak aurrera, elurrak zuritzen ditu mendi gailurrak eta udaberriak  lorez beteko ditu zelaiak. Bizitzaren legea, denborak ihes egitea!! Horrela iritsi zitzaigun abenduaren 23a, urteko azken klase eguna, eta, ohikoa dugun legez, San Tomas eguna geure erara ospatu genuen ikastetxean, jaialditxoa antolatuz: bertsolariak, jolasak, kirola, mus partidak eta, nola ez, txorizo ogitarteko eta turroi zati gozoak dastatuz.

Barkatu berandutu izana; ez da erraza izan hortik-handik-hemendik ateratako argazki guztien bilketa egitea; seguru hainbat geratu zaigula aurkitu gabe!!! Hurrengorako gordeko ditugu!

ENKARTERRIETAKO MUSEO ETA LA ENKARTADA MUSEORA BISITALDIAK

Urtarrilean ikastetxera opor bueltan etorri bezain pronto antolatu du Gizarte mintegiak 2DBHkoentzat irteera. Enkarterrietako museora lehenengo, antzina jendea nola bizi zen eta herriak nolakoak ziren ikusteko eta ikasteko eta, gero, Balmasedan dagoen La Encartada izeneko fabrikara abiatu ziren mantak, bufandak eta garai batean gizonek hainbeste erabiltzen zituzten txapelak nola egiten ziren ikusteko.