Horoskopoa


-2015eko HOROSKOPOA:http://txaramela.blogspot.com.es/2015/03/2015erako-horoskopoa.html


2013ko horoskopoa

UDAZKENEKO HOROSKOPOA 
Hiruhilabete honetako horoskopoa utziko dizuegu hemen. Kontuz ibili udazken honetan, apunteak eta liburuak eraman ahal dizkizue gogor joko duen haizeak.

ARIES:
Ekin gogor, ikasturtearen hasieran zaude oraindik eta!!!
Ez zara damutuko!                                                                
Larru kontuetan  zortea izango duzu, eta karaokea kantatu!!!                                   



TAURO:

Ez argaldu gehiago, horrela oso ondo zaude eta. Halako txatxukeriak!!!…
Maite duzun pertsonari maite duzula esan.    

                                       
GEMINIS:
Neguan nekeak jota ibiliko zara, goibel eta malenkoniatsu .
Burua beste zerbaitetan jartzea komeni zaizu distraitzeko.                        

                                               
CANCER:
Ez duzu mutilik edo neskarik aurkituko hurrengoko festetan .
Osasun aldetik, bitaminak hartu udazken honetan indarrik ez galtzeko.

LEO:
Ez jan hainbeste  txokolate, kalte egiteaz gain komunera joateko arazoak ekarriko dizkizu.
Gainera, Gabonak arte-edo ez zaizkizu maitasun tristeziak gainetik kenduko. Ikasketei ekin, ahaztu bihotz kontuak.


                                                
VIRGO:
Kontuz okela jaten baduzu, okerreko zulotik joan dakizuke eta!!!
Lasai egon, nekea eta aspergura laster pasatuko zaizkizu, zure begietako loretxo eder horrek keinua egitean! Adi egon, ez utzi pasatzen!!!


                                                  
LIBRA:
Lorez lore bazabiltza, azkenean inork ez zaitu maite izango.
Kirol gehiegi egiten duzunez, nekatuegi ibiliko zara. Hartu atseden!!!


                                        
ESKORPIO:
Neska edo mutil horren atzetik ibiltzeak ez dizu batere onik egiten, desesperatu besterik ez! Alferrikakoa da eta gainera ez zaitu merezi, jarri inadarrak eta kemenak beste toki batean.
Kontuz mateko azterketetan, uste baino gogorragoak izango dira eta!!!!



                                              
SAGITARIO:
Asko ikasten duzun arren, notak ez dira batere onak. Baina zuri bost! Zure azukre koxkorra zeure esanetara duzu adurra dariola! Ayyyyyyyyyyyyyyy, zein poza!!!!!!!
Zorionekoa zu!



                                               
KAPRIKORNIO:
Maite duzun pertsona gero eta gertuago dago eta ez zara konturatzen.
Familian arazoak? Ez urduritu! halakoa da bizitza, gaur negar, bihar barre! Animo!


                                 
AKUARIUS:
Porroak erretzeari utzi eta zure inguruan gertatzen denaz konturatzea komeni zaizu.
Et,et,et! Ez pasatu klasekideekin, bulling-a ez dago modan eta!


                                                                                  
PISCIS:
Oso alperra zara eta  beti, komunera joaten zara  klasera ez joateko. Egunen batean harrapatu egingo zaituzte. Zeureak egin du!!
Ken itzazu txima luze horiek begietatik, aurrekorik ere ez duzu ikusten, motel! Bernak erakutsi nahi dituzula, bada, jai duzu, negua ateetan daukagu eta kriston hotza egingo duela diote, atera borregitodun botinak, neska!!!